Programak
Pertsonen inklusiorako

Harrera
Lehen harrera egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat

Gizarte aterpea
Etxerik gabeko pertsonentzako gizarte aterpe eta jantokia

Etxebizitza tutelatua
Gizarte bazterkeria egoeran dauden familientzako etxebizitza

Asilo-eskatzaileentzako etxebizitza
Ihesean dauden pertsonentzako etxebizitza

Formakuntza eta enplegua
Enplegua aurkitzeko helburuarekin prestakuntza-eskaintza zabala
Harrera
Eskainitako zerbitzuak

Erdera klaseak
Bolondresek bideratutako pertsona etorkinentzako klaseak

Orientazioa
Beste zerbitzu edo baliabide batzuei buruzko informazioa eta deribazioa

Elikagaien banaketa
Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, elikagaien banaketa egiten zaie familiei

Gazte etorkinentzako programa
Eusko Jaurlaritzaren Trapezistak programaren bitartez, formakuntza, etxebizitza, gizarte hezkuntza eta enplegu bilaketarako laguntza eskaintzen zaie gazte etorkinei
Deskribapena
Mariaren Bihotza plazan bertan kokaturik, Claret Eneak pertsonen harrera egiten du egunez-egun, batik bat pertsona atzerritarren harrera. Zerbitzu honen bitartez, Hirugarren Sektoreko edo Gizarte Babeseko Sistemako bestelako zerbitzuetara bideratu edota gure entitateak eskaintzen dituen programetara sarrera ahalbidetzen diegu.
Plazak eta instalazioak
Harrera zerbitzuak, erdara klaseei, orientazioari eta elikagaien banaketari dagokienean, ez du arretarako plaza kopuru zehatz bat. Hauek eskaeraren eta bolondres kopuruaren araberakoak izaten dira.
Gazte etorkinei zuzenduriko programari dagokionez, 7 plaza daude.
Instalazioak:
- Erdara klaseei bideratutako 3 ikasgela.
- Hasierako harrerarako bulego 1.
- Elikagaien bankuko zerbitzua jasotzen duten familien harrerarako bulego 1.
- Elikagaien bilketa eta pilaketarako biltegi bat.
- Gazte etorkinentzako programan parte hartzen duten pertsonentzako egoitza-baliabide 1.

2023an IZANDAKO ERAGINA
450 pertsonari eman zaie arreta harrera zerbitzuan
39 familiari eman zaie arreta elikagaien bankutik.
Erdara klaseetan parte hartu dute.
8 pertsonari eman zaie arreta gazte etorkinentzako programatik
Gizarte aterpetxea
Eskainitako zerbitzuak

Ostatua
Hiru logela/espazio, komun indibidualarekin

Elikadura
Gosari, bazkari eta afari zerbitzua

Laguntza eta jarraipena
Arreta Indibidualizatuko Planetan ezarritako ibilbidean laguntza eta jarraipena ematen zaie egoilariei

Orientazioa
Hezkuntza eta enplegu orientazioa ematen da Lanbiderekin elkarlanean
Deskribapena
Claret Enea Aterpea Gaueko Harrera Zerbitzuen barruan kokatzen da (1.8 Zerbitzu eta Prestazioen Kartan). Intentsitate baxuko laguntza-dispositiboa da, bazterketa-egoeran dauden pertsonei, bereziki etxerik gabeko pertsonei, gizarteratzeko prozesua hasteko edota jarraitzeko baliabidea eskaintzen diena, gaua pasatzeko ostatua, mantenua eta oinarrizko higiene pertsonala mantentzeko laguntza emanez.
Hartzaileak
Gizarte Aterpetxea etxebizitza bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, era berean, ondorengo ezaugarriak dituztenak:
- Adinez nagusiak izatea.
- Ikuspegi fisiko eta psikikotik autonomoak izatea.
- Baliabide ekonomikorik ez izatea.
- 3 hilabete baino gehiagoz Bilboko hiriari binkulatuak egon izana.
2023an IZANDAKO ERAGINA
Gizarteratze prozesuan dauden 75 pertsona lagundu ditugu.


Etxebizitza tutelatua
Eskainitako zerbitzuak

Ostatua
Hamahiru logela ditu etxebizitzak, bakoitzak bere logela pribatua duelarik.

Elikadura
Gosari, bazkari, askari eta afari zerbitzua.

Laguntza
Osasun-, hezkuntza-, formakuntza- eta enplegu-zerbitzu eta abarri buruzko informazioa, deribazioa eta laguntza.

Orientazioa
Gestioak eta tramiteak egiteko orientazioa, formakuntza eta enplegurako orientazioa.

Hezkuntza esku-hartzea
Gaitasun sozialetarako orientazioa, gizarteratzerako konpetentzien garapena eta hezkuntza jarraibideak.

Ekintzak
Eskulanen eskaintza bariatua, jokoak, sukaldaritza, hizkuntza eta etxekolanekin errefortzua, bideo-foruma, CrossFit, etab.

Tailerrak
Genero berdintasuna lortzera , ekonomia lantzera edota ama eta seme-alaben arteko loturak indartzera bideraturikoak.

Ireteerak
Gabonetako Haurrentzako Parkera, Guggenheimera, aire librean barbakoa, hondartzara, etab.
Deskribapena
Claret Enea Bilboko San Frantzisko 12A kaleko 3. pisuan dago kokatuta.
Etxebizitza tutelatuan intsentsitate ertaineko esku-hartzea egiten da eta lankidetza-hitzarmena du Bilboko Udalarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Kartan kokatua (2015eko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren arabera).
Hartzaileak
Gizarte bazterkeria arriskuan dauden familia eta norbanakoak, denboraldi baterako ostatua behar dutenak.

2023an IZANDAKO ERAGINA
22 familiari eman zaie arreta, 38 pertsona guztira.
10 familiak bukatu dute prozesua .

Asilo-eskatzaileentzako etxebizitza
Eskainitako zerbitzuak

Ostatua
Hamahiru logela ditu etxebizitzak, bakoitzak bere logela pribatua duelarik.

Elikadura
Gosari, bazkari, askari eta afari zerbitzua.

Orientazioa
Gestioak eta tramiteak egiteko orientazioa, formakuntza eta enplegurako orientazioa.

Aisialdia
Aisialdi eta denbora libreko ekintzak
Deskribapena
Asilo-eskatzaileen etxebizitza CEAR-erkin elkarlanean eraikitako proiektua da, non pertsona errefuxiatuei bizitzeko leku seguru bat ematen zaien. Oinarrizko beharrizanak bermatu eta CEAR eta Claret Eneak eskainitako eguneroko laguntzaren bitartez, beraien prozesuen hasieran bultzada bat egitea bilatzen da. 2023an 110 mila pertsona beraien herrialdetik ihes egitera behartuak izan ziren.
Hartzaileak
Arrazoi etniko, erlijioso, nazionalitate, iritzi politiko, talde sozial jakin bateko kide izateagatik, generoagatik edota sexu-orientazioagatik jazarpena pairatu dutelako berain herrialdetik ihes egin behar izan duten norbanakoak eta familiak.
2023an IZANDAKO ERAGINA
75 asilo-eskatzaileri eman zaie arreta.


Formakuntza eta enplegua
Eskainitako zerbitzuak

Enplegurako formakuntza
Ostalaritza familiako (ostatua eta jatetxea eta taberna, garbiketa eta gizarte-osasun arreta) enpresetan praktikak dituzten prestakuntza-ekintzak.

Orientazio sozio-laborala
Kualifikazioa eta enplegua bilatzeko laguntza pertsonalizatua.

Bitartekaritza laborala
Enplegu bila edo prestakuntza-prozesuan dauden pertsonen eta enplegu-aukerak eskaintzen dituzten enpresen arteko zubia gara.

Kolokazio agentzia
Agentzia honen bidez, garbiketa-langileen, ostalaritzako langileen eta gizarte-osasun arretako eskaintzak, besteak beste, kudeatzen ditugu.
Deskribapena
Zailtasun bereziak dituzten enplegu-eskatzaileen lan-merkatuan txertatzea sustatzea helburu duen zerbitzua, laguntzan oinarritutako ibilbide integral baten bidez, gizarte- eta lanbide-trebetasunen eta gaitasun teknikoen prestakuntza eta laneratzeko beste ekintza batzuk barne hartzen dituena.
Plazak eta instalazioak
Instalazio zabalak ditugu (5 ikasgela eta 2 tailer), eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuak homologatuta daude. Gaur egun, instalazio hauek Lanbidek izendatutako sei familia profesionaletako prestakuntza emateko erabiltzen dira. Gainera, orientazio-zerbitzurako, arreta pertsonalizatua emateko bulego bat dugu.

2023an IZANDAKO ERAGINA
126 pertsonek jaso dute formakuntza (77 emakume eta 49 gizon)
%27ak lan merkatuan sartzea lortu zuen (36 pertsona)
30 enpresa kolaboratzaile

