Eskerrik asko!!
Erakunde publikoak

Bilboko Udala, Gizarte Ekintza Arlotik, giza eskubideen errespetua, justizia soziala eta elkartasuna sustatzen ditu. Fundazioarentzako laguntza funtsezkoa da eta familia ahulentzako Babes Etxea eta etxerik gabeko pertsonentzako Aterpea finantzatzen ditu.

Eusko Jaurlaritza, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, prestakuntza-ekintzak, orientazioa eta bitartekaritza finantzatuz laguntzen digu, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko. Halaber, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren bidez, etxerik gabeko pertsonak eta etorkinak laguntzeko proiektuak lideratzen eta finantzatzen ditu, prestatzeko eta beren bizitza osotasunean garatzeko aukera izan dezaten.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sailaren bidez, gizarte- eta lan-inklusiorako ibilbide integralak finantzatzen ditu, orientazio zerbitzu bat, prestakuntza teknikoaren zerbitzu bat eta azkenik, lan-merkatuan sartzeko funtsezko bitartekaritza zerbitzua osatzen dituztenak
Beste gizarte-erakundeen laguntza
Era berean, beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen gara, gure beharra duten pertsonen zerbitzura.

Errefuxiatuen laguntzan erreferentziazko erakundea, errefuxiatuen, aberrigabeen eta egoera zaurgarrian dauden migratzaileen alde lan egiten du, haien eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan daitezen. Asilo-eskatzaileen Etxebizitza finantzatzen du.

Euskadiko Down Sindromea eta Beste Adimen Desgaitasunak Fundazioak autonomia pertsonala eta bizitza independentea sustatzeko arloan aurrera egiten jarraitzearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Fundazioak Claret Enean lanerako prestakuntza ikastaroak finantzatzen ditu
Erakunde pribatuak

Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioa 1974an sortu zuen Antonio Menchaca Careagak bere aitaren oroimenez, eta bere helburuen artean behartsuenentzako gizarte-jarduerak egitea, zientzia, arte eta kultura garatzea eta pertsonen arteko elkartasuna sustatzea ezarri zituen. Gure gizarte-lana babesten du bere diru-laguntza programaren bidez