Claret Enea Fundazioa
Claret Sozial Fondoa Fundazioa irabazi-asmorik gabe eratu zen 2004ko urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko familia klaretarrari lotutako 5 erakunderen bultzadaz. Ondoren, 2015ean, GIZARTE INKLUSIO INTEGRAL ZENTROA martxan jarri zen, pertsonen hobekuntza eta duintze pertsonalean, bizi-kalitate hobea lortzean, gaitasun pertsonal eta profesionalean, potentzialtasun eta trebetasunen garapenean eta oinarrizko beharrak asetzean laguntzeko zentroa, arrazoi pertsonal, sozial eta/edo ekonomikoengatik pobrezia eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat
“Gure izateko arrazoia gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago bat sortzea da”
San Francisco auzoaren bihotzean kokatuta, laguntza integralaren bidez pertsonen gizarte-baldintzak eta prestakuntza hobetzea bilatzen dugu, haien lan-munduan sartzea eta gizarteratzea sustatzeko helburuarekin.
Programak

Harrera
Lehen harrera egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat

Gizarte aterpea
Etxerik gabeko pertsonentzako gizarte aterpea eta jantokia

Etxebizitza tutelatua
Gizarte bazterkeria egoeran dauden familientzako etxebizitza

Asilo-eskatzaileentzako etxebizitza
Ihesean dauden pertsonentzako etxebizitza

Formakuntza eta enplegua
Enplegua aurkitzeko helburuarekin prestakuntza-eskaintza zabala
Eredu soziala
Fundazioak gizartean dugun eragina ebaluatzen laguntzen diguten adierazleak neurtzen eta jarraitzen ditu.

